2007-11-23

WALL STREET JOURNAL


Wall Street Journal-eko artikulu famatuari erantzunez honakoa prestatu dute Eusko Ikaskuntzakoek: sinadura bilketa egiten ari dira Interneten bidez.

WALL STREET JOURNAL delakoak berriki sortutako auziari erantzuna eman nahian, Eusko Ikaskuntzak aukera ematen du, beheko testua egunkari horretara bidaltzeko. Irakurri testua eta ados bazaude, zure adostasuna gehituko dugu beste milaka lagunenari.

'Euskara erabiltzen dut lanean barre egiteko, haserretzeko, adiskidetzeko, akordiotara iristeko... Lagunekin eta familiarekin komunikatzeko. Ikertzeko eta ikasteko. Esna eta lo, amets egiteko. Nire seme alabekin jolasteko, pozteko, maitatzeko, zigortzeko, eztabaidatzeko... Ligatzeko, maitasuna egiteko, ongi pasatzeko... Eta beste edozein hizkuntzatan egin daitekeen guztirako.'

Erantzun guztiak Eusko Ikaskuntzak Wall Street Journalera bideratuko ditu
Sinatu euskararen alde!!! Sartu hemen eta sinatu.


ANIMA ZAITEZ ETA ZATOZ EUSKARAREKIN!

No hay comentarios: