2007-11-18

Ipuinak ulertarazteko mekanismoak



Blog honek "ipuinak ulertarazteko mekanismoak" izena du, haurrentzat, haur hezkuntzan batez ere, ipuinak daukan garrantzia kontuan hartzen badugu: errealitatea ulertzen laguntzen die, eguneroko egoeratan nahiz eta beldurra izan aurre egin daitekeela ikasten dute... blog honek bide ezberdinak aurkezten ditu.
Haur Hezkuntzako umeentzat ipuin bilduma aberatsa dauka, guretzat baliabide eta eredu izan daitekeena.
Nire gaia aipatuz, adin jakin bateko haurrek ipuinen bitartez ikasten dute, euskaraz hain zuzen, sentimendu, afekzio, balio eta guzti hau euskaraz eginez gero hizkuntza bera ere transmititzen ari garela pentsatu behar dugu. Horregatik, behin eta berriro gure burua errepikatuz, adin horretan batez ere, ahozko hizkuntza aberatsa ezinbestekoa dela berretsi.

No hay comentarios: