2007-12-06

Motibazioa

Euskara Elkarteen Federazioa den Topaguneak, aurtengo azaroaren 23an Donostiako Parke Teknologikoan izandako E21 jardunaldietarako egindako aurkezpen hau ikustea gomendatuko nizueke:

2007-12-04


Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka


Abenduaren 5etik 9ra egingo da 42. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Ukan, euskararen birusak, lehenengo bisitariak izango diren ikastetxeetako ikasle eta irakasleentzat ateak zabalduko ditu 10.30tan. Gerediaga Elkarteak adin guztietako euskaldunontzat antolatzen dituen ekitaldiez gain, partaideek azokara ekartzen dituzten liburu, disko etabarren aurkezpenak ere egingo dituzte.
Haur Literatur Aretoan, 2 eta 12 urte arteko haurrei eskainita, liburuekin eskulanak egin, ginkana, karaokea, ipuin kontalariak eta Olentzeroren bisita ere izango dute.

Katalin neguan

Multimedian laguntxu honek bere ahots goxoa jarri digu, hemen duzue momentu horren grabaketa txiki bat, bide batez, eskerrak ere eman nahi diogu!

value="http://www.youtube.com/v/2nuwQU1bZps">

2007-12-03

8. Probintzia

Joxe Aranzabalek igandero Euskadi Irratian egindako irratsaio bat dugu hau, abenduaren 2an egindakoa hain zuzen. Igandero bezala internet eta blogosferaren inguruan aritzen da. Euskara eta hezkuntzaren esparruan, 252 hizkuntzatan argitaratuta eta 9 milioi inguru artikulu dituen Wikipedia zertan datzan azaltzen du.


powered by ODEO

2007-11-30


Haurrentzako ipuinak

Nork ez du gogoratzen umetan gurasoek edo aitite amamek irakurri edo kontatzen ziguten ipuinak eta istorioak? Orduan ez ginen konturatzen baina ipuinarekin bat hizkuntza eta ohitura transmisio bat zegoen, baita irakurzaletasunaren bultzatzea ere.
Ipuinek izugarrizko garrantzia dute haurrentzat, ipuinen bitartez gauza pila bat ikasten baitituzte. Ipuinak ikasketaren etengabeko iturri dira. Ipuinen bitartez besteekin erlazionatzen ikasten dute, oharkabean alde egiten diguten errealitateri buruzko galderak egiten dituzte... Kontraesana dirudi, baina fikzioaren bitartez iristen dira errealitatera haurrak. Errealitatean ez daude ipuinetako sorginak, mamuak, ankerrak... baina bai beldurrak. Eta ipuinen bitartez haurrak berak ere bere beldurrak gaindi ditzakeela ikasten du.
Irakasleok tresna didaktikotzat erabil dezakegun tresna izugarria da, hizkuntza alorrean ere noski.


Euskara batua ala euskalkiak ?

Nire buruari sarritan egin diodan galdera da hau, hemendik eta gutxira umeekin euskaraz lanean arituko naiz eta ez dakit euskara batua ala euskalkiak erabiliko ditudan. Niretzat errezena bizkaieraz hitz egitea eta batueraz idaztea da, betidanik euskara batua euskara zaindua eta idatziarekin lotu dugulako, hau bai akatsa! Gaur egun bizkaieraz alfabetatu beharra daukagu eta gu haurrak ginenean bizkaieraz idazten ikasi izan bagenu batuera nahi gabe ikasiko genukeela uste dut.
Nire iritziz, euskararen erabileraren arabera bereiztu beharko litzateke, etorkizuenean ikasleek euskara erabiliko dutela aurreikusita bakoitzaren euskalkian alfabetatu, komunikabideekin batuera ikasiko baitute, eta gutxiago erabiliko dutenak batueraz alfabetatu. Beraz, nik herri eta eskolaren arabera egingo dudalakoan nago, beti ere bereizketa garbia eginez.
Euskaltzaindiak ere, auzi honen inguruan 2004an arauak jarri zituen.

2007-11-28


Ikastolen Elkarteak jokoen katalogoa osotuko daben sei produktu aurkeztu ditu

Ikastolen Elkarteak 1991-1992 ikasturtean martxan jarritako egitasmoak frutu barriak emon ditu. Katalogoa osotuko daben sei produktu barri aurkeztu ditue: 'Bokalak', 'Euskal Alfabetoa', 'Txinpartagailua', 'Hitzen Lotoa', 'Bingoa' eta 'Olentzeroren panpina'. Aurkezpenean, Nerea Arregi Ikastolen Elkarteko jokogintza arduraduna; Gotzon Lobera Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendaria; Manu Aurrekoetxea Bizkaiko Ikastolen Elkarteko zuzendaria; eta, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Euskerea Sustatzeko zuzendaria izan dira.

'Euskeraz jolastu, euskeraz bizi' lelopean aurkeztutako jokoak 'baliabide garrantzitsua dira hezkuntzan', adierazo dabe ordezkariek. Batetik, adin bakotxari jagokozan gaitasun orokorrak garatzen laguntzen dabelako; eta, bestetik, Euskal Curriculum Proiektua dalakoagaz loturea dabelako irakasmaila bakotxean erabilten diran jokoek. Holan, 'kontzeptuak eta prozedurak lantzeaz gan, baloreak be transmitiduten dira, edozein baliabide didaktikotan legez'.